XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
ULERMENA
1. Komunikazio eginkizuna
Arazo literalen ulermena (datu hutsen ulermena)
Hizkuntz aktibitateak
a Pertsona ezezagunei/ezagunei buruzko elkarrizketatik abiatuz, informazio taula bete.
b Pertsona baten ahozko deskribapen laburra entzun ondoren, formularioa betetzeko adinako informazioa jaso.
c Deskribapen labur batetik abiatuz, familia horren zuhaitz genealogikoan dauden argazkien azpian ahalik eta informaziorik gehien jaso eta idatzi.
d Pertsona baten deskribapena entzun eta gero, emandako pertsonaia-talde batetik egokia aukeratu.
e Deskribapen laburra entzun eta aukeran emandako herri / etxeetatik egokia aukeratu.
f Kalean bizi izateak duen eragina komentatzen ari diren pertsona biren arteko elkarrizketatik, eraginon zerrenda atera.
g Irakurri edo entzundako deskribapenetatik abiatuz, mapa mutuan markatutako herri edo tokietako izenak zein ezaugarriak kokatu.
h Irakurri edo entzundako deskribapenetatik abiatuz, mapa mutuan markatutako lekura joateko emandako jarraibideak ulertu.
i Grabaketan entzundako herri / hiri bateko deskribapenean oinarrituz, herri / hiri horretako mapa egin.
j Herri bateko deskribapenetik abiatuz, auzo mota desberdinak kokatu planoan, zenbait ezaugarri apuntatuz.